Aretxabaletako Udalaren eta Ortuzar Promociones S.L. sozietatearen arteko hitzarmena Iturrizarreko igogailua egiteko

Alegazioak aurkezteko epea

Maiatzaren 18ko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zitzaion Aretxabaletako udalaren eta Ortuzar Promociones S.L. sozietatearen arteko hirigintza-hitzarmenari, Iturrizar plaza txarapea ibilbidearekin komunikatuko duen 16. Zenbakiko arean azpiegitura publiko bat egiteko.

Hitzarmenaren helburu nagusia igogailu publiko bat egitea ahalbideratzea da, Iturrizar izeneko plaza berriaren eta Txarapea ibilbidea izeneko goiko bidearen arteko 13 metroko desnibela gaindituko duena.

Akordioa, Maiatzaren 31ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, ekainaren 28ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Dokumentazioa

0. Hasierako onespenaren akordioaren argitalpena

1. Hirigintza-hitzarmena

2. Eranskina: Igogailuaren proiektua:

2.1 Planoak

2.2 Salmenta balioaren justifikazioa