Aurretiazko jakinarazpenaren edo aitorpen arduratsuaren erregimenaren mende dauden obra txikiak arautzeko udal ordenantza

Aurretiko kontsulta publikoa

Gaur egungo Aretxabaletako egungo arau subsidiarioek, ez dute baimentzen obra txikien exekuzioa aurretiazko jakinarazpen edo aitorpen arduratsuaren bidez tramitatzea. Honek, prozeduren tramitazioaren luzatzea ekartzen du eta herritarren eskubideak kaltetuz eta udal zerbitzuan azkartasuna eta efizientzia eragotziz.

Orain arte, obra txiki guztien legeztapenerako aurretiazko udal lizentzia bat edukitzea beharrezko baldintza izan da.

Ordenantza honekin aurretiazko udal lizentzia behar ez duten obra txikien legeztapena baimendu nahi da horretarako berme juridikoak dituen prozedura arinago bat sortuz eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta herritarren asebetetze maila hobetuz, beti ere, eraginkortasun eta efizientzia printzipioak bultzatzeko helburuarekin. Aurretiazko jakinarazpenarekin, herritarrek, araua betetzen dutela idatziz bermatu ondoren, ez dute lizentzia eskuratu arte itxaron beharko, eta eskaera aurkeztearekin batera abiarazi ahalko dituzte lanak.

Honekin batera, eta gardentasun printzipioari jarraiki, herritarrei arau honetara eta horri buruzko dokumentuetara erraz, modu unibertsal eta eguneratuan iristeko aukera eman nahi da horretarako azalpen fitxa eta eredu egokiak prestatuaz.

Ordenantza idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak, otsailaren 6tik otsailaren 23ra bitartean egin dezake, bi bide hauetatik:

  • hirigintza@aretxabaleta.eus helbidera e-posta bidalita
  • Udal-erregistroaren bidez (on-line zein aurrez aurre).