Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 12. aldaketa puntuala 1-b eremuan, ekipamendu komunitarioko eta komunikazioetako sistema orokorrak sortzeko

Aurretiko kontsulta publikoa

1-b sektore industriala ez da 25 urtetan gauzatu. Hasieratik Udalak jabetzarik handiena izan du eta bultzatzen ahalegindu da. Hori ikusita Udalak 2025.urtean lur guztiak erostea erabaki zuen eta apurka-apurka beste partzelak erosten hasi zen. Gaur egun Udalak eremu guztiaren %95,58a du eta gelditzen den %4,42a erosteko akordioa lotuta du egungo jabeekin. Horretaz gain, jabe berdinek ondoan dituzten landa lur guztiak erosi ditu.

25 urtetan gauzatu barik egon eta gero, bere proposamenari buelta bat emateko garaia da. HAPO berria idazten hasi aurretik 2022.urtean egindako parte hartze prozesuan zonalde hau aztertu egin zen eta ekarpen ugari jaso ziren:

  • Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko institutu batentzako hezkuntza-ekipamendua.
  • Gune berde handi bat aisialdirako.
  • Industria erabilera mantendu eta Hiri gunean dauden jarduera industrial guztiak bertara eroan eta hiri gunean etxebizitzak egin.

Beste alde batetik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Udalari adierazi dio gutxienez 9.000m²-ko partzela laua bat behar duela bigarren hezkuntzako institutu bat egiteko eta lehentasuna eman behar zaiola. Udala bat dator.

1-b eremua gaur egun lurzoru urbanizagarriko sektore industrial bat da eta hezkuntzako ekipamendu bat jartzea ez dator bat bertan onartutako erabilekin. Sektore hori aproposena den aztertzea eta izatekotan bere erabilerak aldatzea HAPO berriari dagokio, baina lau bost urte pasatuko dira gutxienez onartuta egoteko.

Lehentasun handiko gai bat denez eta HAPO berriaren aukera epe luzekoa denez, 1-b eremuan egungo arau subsidiarioen aldaketa puntual bat egitea egokiagoa da. epe luzekoa denez, 1-b eremuan egungo arau subsidiarioen aldaketa puntual bat egitea egokiagoa da.

Horrela, 2026ko maiatzaren 13an, alkatetza dekretu baten bidez, arauen aldaketarekin hastea erabaki zen eta bere "Herritarren Partaidetza Programa” onartu zen. Programa horretan, pertsona, erakunde eta elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko, aurretiazko kontsulta publiko hau egitea beharrezkoa dela ezartzen da.

Udal hirigintza araudiaren aldaketa idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak ekainaren 019tik uztailaren 03ra bitartean egin dezake, hiru bidetatik:

Planaren espedienteari hasiera eman eta herritarren partaidetza programa onartu

Nabigazioa