Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 10. aldaketa puntuala, erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzak arautzeko

Planaren espedienteari hasiera eman eta herritarren partaidetza programa onartu 

Aurretiko kontsulta publikoa 

Aretxabaletako egungo hirigintza-araudiak, 2000. urtean onartutakoak, erregaia txikizka hornitzeko instalazioak (aurrerantzean gasolindegiak) baimentzen ditu soilik hirigintzako udal-araudiak erabilera nagusitzat “B.3-c Erregai-hornidura (SE)" erabilera ezarri duen lurzoruetan. Erabilera nagusi hori duen lurzorurik ez dagoenez, ez du gasolindegirik onartzen.

Duela gutxi, estatu mailan, zenbait lege onartu dira hidrokarburoen sektoreko lehia areagotzeko. Horrela, erabilera nagusia industria edo merkataritza duten lurzatietan, beti egongo da jarduera horien erabilera osagarri gisa gasolindegi bat instalatzeko aukera.

Aretxabaletan lurzoru askotan erabilera nagusia merkataritzakoa edo industriakoa da (ikusi I. eranskina), eta, beraz, horietako edozeinetan gasolindegi bat jar daiteke merkataritza- edo industria-erabileraren osagarri gisa.

Egungo udal-hirigintza araudia idatzi zenean ez zenez aukera hori aurreikusi, ez da araudi espezifikorik ezartzen gasolindegiak hurbileko beste erabilera batzuekin gatazkan ez daudela ziurtatzeko (trafikoaren saturazioa, zarata, arriskugarritasun potentziala, etab.).

Berme handienarekin arautu ahal izateko, udalerri askok beren hirigintza-araudia aldatzea erabaki dute, besteak beste honako hauek araututa:

  • Bere inpaktuekiko sentikorrak diren beste erabilera batzuekiko gutxieneko distantziak: bizitegi-erabilerak, ekipamendu publikoak (haurtzaindegiak, eskolak, anbulatorioak, geriatrikoak, etab.) eta berdeguneak (parkeak, jolas-guneak, etab.).
  • Erabilera osagarri horren azaleraren gehieneko ehunekoa erabilera nagusiarekiko (bere azalera erabilera nagusiarena baino handiagoa izan ez dadin).
  • Mugikortasun-azterketa bat egiteko betebeharra (jarduera horren trafikoak egungo bideen kolapsatzea ekar ez dezan, etab.) eta bertan ezartzen diren neurri zuzentzaileak egiteko betebeharra.

Oraindik gasolindegirik ezarri ez denez, gasolindegiaren ezarpena gainerako erabilerekin gatazkan sar ez dadin, Udalak komenigarritzat jotzen du Aretxabaletako egungo hirigintza-araudiaren aldaketa izapidetzen hastea. Horretarako, 2024ko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran (GAO) aldaketarekin hastea erabaki zuen bere "Herritarren Partaidetza Programarekin" batera. Programa horretan, pertsona, erakunde eta elkarteen ekarpenak jaso ahal izateko, aurretiazko Kontsulta publiko hau egitea beharrezkoa dela ezartzen da.

Udal hirigintza araudiaren aldaketa idatzi aurretik edozein ekarpen egin nahi duenak urtarrilaren 25etik otsailaren 12ra bitartean egin dezake, hiru bidetatik:

Aurretiazko kontsulta publikoaren emaitza

Ezarritako epean ez da ekarpenik jaso, eta, beraz, Udala dokumentua idazten hasiko da.