Udal liburutegia

Bulegoa

Liburutegia 02

Zerbitzuak

Bilduma (2015): 16.948 liburu, 1.471 DVD, 338 CD (musika) eta 146 CD-ROM (ordenagailuan irakurtzeko artxiboak).

Kontsulta eta erreferentzia:

 Bildumaren katalogoa ordenagailu bidez kontsulta dezakezu liburutegian bertan eta interneten: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) orrian, "katalogo osoa" jartzen duen tokian Aretxabaleta aukeratuz.

Hemeroteka:

    • Egunkariak: Berria, Gara, El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa eta El País. Azkeneko hilabeteko egunkariak gordetzen ditugu.
    • Aldizkariak: Arlo ezberdineko 50 aldizkari inguru bertan kontsultatzeko nahiz maileguan hartu eta etxera eramateko.

Ikus-entzunezkoak:

Filmak eta dokumentalak DVDan, musika CD-ak eta CD-ROM-ak maileguan eraman ahal dituzu.

Internet:

liburutegia 03

Ordenagailuak ditugu Internetera konektatuta eta zure lanak egiteko ofimatikako oinarrizko programekin. Liburutegiko bazkide txartela beharrezkoa da egunero ordu betean zehar zerbitzu hau erabiltzeko.

Wifia: Zure ordenagailu eramangarria erabili nahi baduzu, berriz, Internetera konektatzeko Wifi zerbitzua eskaintzen dizugu.

Txiki-txokoa:

Haur txikien irakurketa txokoa (6 urtera arte). Derrigorrezkoa da heldu bat egotea etengabe haurraren ondoan.

Mailegua:

    • Mailegu Pertsonala: Gehienez ere 3 liburu, 2 aldizkari eta 3 ikus-entzunezko (CD, DVD, CD-ROM). Liburuak entregatzeko epea 21 egunekoa da, baina, nahi izanez gero, beste 21 egunerako berriztu daiteke. Gainontzeko materialentzako epea 7 egunetakoa da, eta beste 7 egunerako berrizteko aukera ematen du.
    • Mailegu kolektiboa: Ikastetxeek eta bestelako erakundeek gehienez 60 dokumentu (40 monografia eta bestelako materialeko 20 dokumentu) atera ahalko dituzte. Epea 90 egunekoa izanik.
    • Liburutegien arteko mailegua: Bezeroek eskatutako eta gure fondoan ez dauden dokumentuak lokalizatu eta beste liburutegi batzuetan eskatzeko konpromisoa hartzen du udal liburutegiak. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegi batzuen esku jartzen ditugu.

Ekintzak

Gidak, gomendioak, ipuin kontaketak,...

Fotokopia zerbitzua

Fotokopiak eta edozein inpresio ordaindu egin behar dira.

 

Liburutegia 01

Neguko Gida 2024

Irakurketa puntua 2024

Biblioporrak 2023

Neguko Gida 2023

Irakurketa puntua 2023

Biblioporrak 2022

Neguko Gida 2022

Irakurketa puntua 2022

Biblioporrak 2021

Neguko gida 2021

Irakurketa puntua 2021

Irakur puntua 2020

Neguko Gida 2020

Biblioporrak 2019

Irakurketa puntua 2019

Neguko gida 2019

 

Biblioporrak 2018

 

 

 

Irakurketa puntua 2018

 

 

Neguko gida 2018

Irakurketa puntua 2017

Biblioporrak 2017

Gurasoentzako baliabide gida

gurasoentzakobaliabide_gida_irudia.jpg

Liburutegiko bazkide izateko

Aretxabaletako Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero, EIPS barruan dauden udal liburutegi guztietako bazkide izango zara.

Bazkide txartela eskuratzeko: (inprimakia jeitsi)

  • 0-15 urte bitartekoa bazara, gurasoek inprimaki bat bete beharko dute.
  • 16 urtetik gorakoa bazara, N.A. aurkeztu beharko duzu eta zure datuekin inprimakia bete.

 

Jaurlaritzako liburutegi-sarearen katalogoa kontsultatu