Aretxabaletako Mugikortasun Plana 2026-2030
Planaren alegazioak aurkezteko bigarren epea
Aretxabaletako Udalak, 2026ko uztailaren 15ean izandako Osoko bilkuran, alegazioak aurkezteko lehenengo epean jasotako alegazioa partzialki onartu ondoren, Aretxabaletako Mugikortasun Plana 2026-2030 dokumentua bigarren aldiz jendaurrean jartzea erabaki zuen.
Akordioa, 2026ko abuztuaren 25eko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, 2026ko urriaren 28ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Dokumentazioa 2
Planaren alegazioak aurkezteko lehenengo epea
Aretxabaletako Udalak, 2026ko martxoaren 11n izandako Osoko bilkuran, Aretxabaletako Mugikortasun Plana dokumentuaren hasierako onespena erabaki zuen.
Akordioa, apirilaren 23ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jarri zen, eta alegazio bakarra jaso zen.
