Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia

2017an, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak 20 urte bete zituela-eta indarrean jarri zenetik, Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzional bat onartu zuen. Horren bidez, irisgarritasun unibertsala sustatzeko estrategia bati heltzeko deia egin zien erakunde publikoei, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzari, ekimen hori gidatu eta bultza zezan, zeharkakoa izateko, hirugarren sektoreko erakundeekin lankidetzan.
Horregatik, Euskadik konpromisoa hartu du Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia bat, eta horri lotutako Ekintza Plana, ezartzeko.
Estrategia horren bidez, irisgarritasuna gainditu nahi da, hau da, desgaitasuna duten pertsonentzako oztopo fisikoak ezabatzea, kontzeptu zabalago eta unibertsalago baten bidez. Kontzeptu horrek bermatuko du ingurune, prozesu, produktu eta zerbitzu guztiak erabat erabilgarriak eta ulergarriak izango direla pertsona guztientzat eta bizitzako esparru guztietan, eta bat etorriko da desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenarekin.
Estrategia hori garatzen duen Ekintza Planak, lau urteko irisgarritasun-programak idazteko eta eguneratzeko beharra identifikatzen du, eta Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategian (aurrerantzean, PIAU) definitutako unibertsaltasun-ikuspegia txertatzen du.
 
Horiek horrela, AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia ezartzeko eta bertan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko toki-erakundeentzako dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena argitaratu zen, eta Aretxabaletako udalak dirulaguntza jaso ahal izan du.
 
Hauek dira babesten diren jardunketak: