Erantzunak

Biodibertsitatearen gaineko proposamenei erantzun diete Ingurumen zinegotziek eta Hirigintza saileko arkitekto teknikoak.

Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, “Foroa” egin dugu gaur. Bertan,ikasleek biodibertsitatearen gaia landu zuteneko proposamenei erantzun diete Udaleko Ingurumen zinegotziek eta Hirigintza saileko arkitekto teknikoak.

Arkupe kultura-etxean bildu dira 30 ikasle inguru, eta guztira, 15 izan dira aurkeztu dituzten proposamenak eta galderak.

Horrez gain, 2013-2014ko Logo berriaren eta aurtengo kurtsoan landuko duten gaiaren aurkezpena (LH eta DBH) ere egin dute ikasleek.

Ikusi erantzunen dokumentua.