Guraso eskolarako izena ematea zabalik

2017/02/21
Aretxabaletako Guraso Foroak, nerabeen gurasoei zuzendutako GURASO ESKOLAREN bigarren saioak antolatu ditu. 11 eta 17 urte bitarteko nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako saioak dira.

Hiru gai monografiko landuko dira, egun bakoitzean bat. Martxoaren 11an, 25ean eta apirilaren 1ean izango dira saioak, Arkupe Kultur Etxean, goizeko 9:30etatik-12:30etara.

Izena emateko epea otsailaren 15ean zabalduko da martxoaren 2ra arte. Arkupeko harreran eman ahalko da izena.

Hona hemen landuko diren gaiak:

1.- Komunikazioa hobetzeko jarraibideak

2.- Gatazken ebazpena eta negoziazioetarako teknikak

3.- Familia sistema gisa lantzea (rolak, arauak, jarrerak...)

Informazio gehiago diptikoan aurkituko duzue.