2.faserako zehaztutako irizpideak

2020/05/25

Euskadiko deseskaladaren 2. fasean, besteak beste, honakoak dira dekretuak malgutzen dituen eremuak:

MERKATARITZA

  • Txikikazko establezimendu eta merkataritza lokal guztiak ireki daitezke zenbait baldintza betez:
    1.  Lokalaren edukiera %40 murriztu eta bezeroen artean 2 metroko distantzia gorde.
    2.  65 urtetik gorakoek  lehentasunezko arreta-ordutegia izango dute.
  • Asteroko kaleko salmentarako azoka baimenduta dago, baina lehentasuna ematen zaie elikagai-produktuei.

BEILATOKIAK, KULTU-LEKUAK ETA EZKONTZAK

  • Beilatokietan gehienez 15 pertsona egon daitezke espazio itxietan. Hildakoen ehorzketarako edo errausketarako gehienez 25 pertsonek parte hartuko dute.
  • Kultu-lekuak, gehienez, %50ean bete daitezke.
  •  Ezkontzetan 100 pertsona bildu daitezke aire librean. Espazio itxietan, aldiz, 50 pertsona.

OSTALARITZA, ELKARTE GASTRONOMIKOAK ETA TXOKOAK

  • Terrazetan mahai edo mahai multzo bakoitzeko hamar lagun bildu daitezke edariak eta janariak kontsumituz.
  • Lokal barruan mahaian eserita edo mahaiak elkartuta kontsumitu daiteke. Ez da onartzen autozerbitzurik barran.
  • Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki daitezke, gehienez %50eko edukierarekin.

MASKAREN ERABILERA

  • Osasun-arrazoirik ez badago, espazio publikoetan maskarak nahitaez erabili behar dira pertsonen arteko bi metroko segurtasun-tartea bete ezin denean.
  • Maskarak erabiltzeko betebeharretik kanpo daude 6 urtetik beherako haurrak, arnasa hartzeko zailtasuna dutenak, kontraindikazio edo bateraezintasun bat dutenek.

IBILGAILUAK

Etxebizitza berean bizi direnak ibilgailu bera partekatu dezakete maskarak erabiltzea derrigorra izan gabe.

  • Eserleku-ilara bakarra duten ibilgailuetan, hala nola ibilgailu astunen kabinetetan, furgonetetan edo bestelakoetan, gehienez bi pertsonek bidaiatu dezakete ahalik eta distantzia handiena gordez. Etxe berean bizi ez badira, maskara erabili beharko da.
  • Garraio publikoan derrigorra da maskarak erabiltzea.

BESTE BATZUK

  • Etxeetan eta lokaletan gehienez 15 lagunen arteko bilera egin daiteke.
  • Adinekoak edo desgaitasun bat dutenak bisita daitezke.
  • Gehienez 20 lagunez osatutako mendi irteerak eta antzekoak egin daitezke inolako ordutegi mugarik gabe.
  • Ibilaldiak eta banakako kirol-jarduerak gehienez hamar laguneko taldean egin daitezke inolako ordutegi mugarik gabe.
  • Pertsonak bakarrik Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurralde historikoetan ibili daitezke honako arrazoiengatik: osasun-arrazoiak; lan edo enpresa arrazoiak; ohiko bizilekura itzultzea; hezkuntza eta Prestakuntza arrazoiak; adinekoak, mendekoak, desgaitasuna dutenak edo premia-egoeran daudenak bisitatzeko, zaintzeko eta artatzeko arrazoiengatik.
  • 14 urtetik beherakoak edozein ordutan bizikidetza-unitatearekin atera daitezke, haurrentzako jolas espazioetara sartu gabe.

Kontsultatu hemen dokumentu osoa.