Aholkularitza juridikoa

EMAKUME ETA QUERRENTZAKO AHOLKULARITZA JURIDIKO ZERBITZUA

  • NORENTZAT: 16 urtetik gorako edozein emakume edo queerrentzat (*).

(*) “Queer”: nork bere burua gizon/emakume edo heterosexual/homosexual gisa hertsiki identifikatzen ez duena, genero identitate edo sexu orientazio bitarretik harago doana.

  • ZER GAIRI BURUZKO KONTSULTAK EGIN DAITEZKEEN:
    • Familia (banaketak, dibortzioak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, visita erregimentak ez betetzeak ...).
    • Lana (kaleratzeak, diskriminazioa, jazarpena, zaintzaile profesionalen eskubideak, herritarrek zaintzaile profesional bat kontratatzeko urratsak...)
    • Indarkeria matxista (eskubideak, ondorioak...)
    • Adineko pertsonak (erretiroa, pentsioak eta alarguntasuna)
    • LGTBIAQ+ pertsonak (eskubideak, trantsizio prozesuak...)
    • Bestelako kontsultak gai zibil eta penaletan.
  • AURREZ AURREKO ZERBITZUA: Zerbitzua doakoa, konfidentziala, pertsonalizatua eta aurrez aurrekoa izango da. Bi profesional arituko dira aholkularitza juridikoa eskaintzen ikuspuntu feminista batetik (Kistiñe Lujanbio Galdeano eta Ane Iturbe Mujika). Hilean behin eskainiko da, asteartetan, honako datetan:
    • Otsailak 17
    • Martxoak 10
    • Apirilak 14
    • Maiatzak 12
    • Ekainak 9
    • Uztailak 14
    • Irailak 8
    • Urriak 13
    • Azaroak 10
    • Abenduak 15
  • Ordutegia: 13:00-15:00; 16:00-18:00
  • Tokia: TRIL Atxabaltako Txoko Feministan (Ilargi plaza, 6)
  • Beharrezkoa da aldez aurretiko hitzordua. Horretarako jarri harremanetan Berdintasun sailarekin:
    • Emailez: berdintasuna@aretxabaleta.eus
    • Telefonoz: 943 711 862
    • TRIL Atxabaltako Txoko Feministara gerturatuz ordutegi honetan:
      • astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara.
      • astearte eta ostegunetan 13:00etatik 19:00etara.