Zuhaitzaren Eguna otsailaren 24an ospatuko da

2019/02/15
Aurreko urteetan bezala, Basabeazpi, Almen eta Kurtzebarriko ikasleek hartuko dute parte landaketa lanetan.

 

Otsailaren 24an ZUHAITZAREN EGUNA ospatuko da Aretxabaletan.

Landaketa lanetan Basabeazpi, Almen eta Kurtzebarriko ikasleek hartuko dute parte, eta aurreko urteetan bezala, Aretxabaletako  “LANDAKETA TALDIE” eta “MAKAI basogintza” izango dira landaketa zein koordinazio lanetan laguntzaile.

Aretxabaletako Udaleko Ingurumen sailetik gonbita egiten diete, irakasle zein gurasoei, ekimen honetan parte hartzeko.

Eguna:

  • Otsailak 24, domeka

Ordua: 11:00etan, Herriko Plazan

Landaketa: Txarapean