Zuhaitzaren Eguna

2016/02/16
Otsailaren 21ean, domeka, ZUHAITZAREN EGUNA ospatuko dugu herrian. Landaketa, Egileor baserri inguruan izango da, Udalaren lurretan.

Bertan Arizmendiko eta Kurtzebarriko ikasleek hartuko dute parte, eta landaketa lanak zein koordinazioa burutzeko,aurten ere Aretxabaletako “LANDAKETA TALDIE” izango da gurekin. Ingurumen sailetik bertan parte hartzeko eta ondoren egingo dugun hamaiketakoaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu ikasle zein guraso.

Eguna: Otsailaren 21ean
Ordua: 11:00etan Herriko Plazan
Landaketa: Egileor baserri inguruan