Zuhaitz eguna 2020

2020/02/04

Otsailaren 16an ZUHAITZAREN EGUNA ospatuko dugu herrian.

Landaketa lanetan Basabeazpi, Almen eta Kurtzebarri eskolako ikasleek hartuko dute parte. Horiekin batera, aurreko urteetan bezala, Aretxabaletako  “LANDAKETA TALDIE” eta “MAKAI basogintza” arituko dira landaketa zein koordinazio lanetan. Aurten, gainera, IKERLANEK  espezie ezberdinetako  zuhaitz autoktonoak emango ditu landaketa egiteko.

Aretxabaletako Udaleko Ingurumen sailetik, irakasleei eta gurasoei ekimen honetan parte hartzeko gonbita egiten zaie.

Animatu eta hartu parte Zuhaitzaren Egunean!

Eguna: Otsailak 16, igandea

Ordua: 11:00etan, Herriko plazan

Landaketa: Futbol 7ko zelai berriaren inguruan