Zinegoak jaialdiko bost film labur proiektatuko dira Arkupen martxoaren 23an

2022/03/16

Bilboko Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren –Zinegoak- aurtengo edizioko lanen aukeraketa bat eskainiko da martxoaren 23an Aretxabaletan. Bost film labur proiektatuko dira Arkupeko pantaila handian, 19:00etatik aurrera: To the future with love, No deberías, Elsa, Ob Scena eta Les filles ne marchent pas seules la nuit.

Informazio gehiago: ZINEGOAK