Zine emanaldirako eta Arkupeko soinu lanetarako lizitazioa

2017/03/09
B gutunazalaren irekiera

Martxoaren 13an, eguerdiko 12etan, Aretxabaletako Zaraia zine aretoan film komertzialak eta zine kluba emateko eta Arkupe kultur etxean antolatzen diren ekitaldietarako lan teknikoa, batez ere soinua, kontratatzeko B gutunazala, hau da, "proposamen ekonomikoa eta gainontzeko agiriak" izenekoa zabalduko da bilera aretoan.