Zaintza ereduan aurrera

2026/04/24

Atzo, apirilaren 23an, Gipuzkoako Foru Aldundia-ren Tokiko Zaintza Ekosistemen IV. Jardunaldia egin zen Donostian. Lurraldeko garapenaren parte diren udalak elkar ezagutu, hausnartu eta elkarlanean aritzeko topaketa izan zen, tokiko zaintza ekosistemen garapenean pilatutako ikaskuntzak partekatu eta arreta zein zaintzako lankidetza indartzen jarraitzeko.

Ekosistemaren hainbat dimentsiotako esperientziak partekatu ziren, eta hiru udalerritako proiektuak aurkeztu ziren, tartean Aretxabaletako POBA. Garikoitz Iturbe alkateak eta Antziñe Mendia-k bertako eredua aurkeztu zuten.