Zabalik dago 2026ko Udaleku irekietan izena emateko epea
Aretxabaletako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela 2026ko Udaleku Irekietan izena emateko epea. Izena ematea maiatzaren 21etik ekainaren 3ra bitartean egin ahal izango da.
2026ko udalekuak uztailaren 6tik 24ra egingo dira. Ordutegiari dagokionez, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan jarduerak 09:00etatik 13:00etara izango dira. Ostegunetan, berriz, ordutegia luzatu egingo da eta 09:00etatik 17:00etara izango da. 3 urteko gelako haurrek sarreran malgutasun berezia izango dute, eta 09:00etatik 10:00etara bitartean etortzeko aukera izango dute.
Udalekuen prezioa 95 eurokoa izango da haur bakoitzeko, eta familia bereko hirugarren haurra doan izango da. Halaber, hobariak eskatzeko aukera egongo da. Eskaerak Aretxabaletako Udalean egin beharko dira, eta soilik behean jasotzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek aurkeztu ahal izango dute eskaera. Hobariak eskatzeko azken eguna ekainaren 10a izango da.
Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko formularioa:
