Zabalik da Imsersoko turismo programaren 2023-2024 denboraldirako eskabideak aurkezteko epea

2023/07/04

Imserso Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du Turismo Programaren 2023-2024 denboraldia.

Eskaera berriak aurkezteko epeak 2023ko ekainaren 29tik uztailaren 25era arte iraungo du, eta Imsersoko Turismo Programan sartuta ez dauden pertsonentzat soilik izango da.

Programa hau erabili ahal izango dute erretiroagatik, alarguntzagatik (55 urte baino gehiago) edo beste arrazoi batzuengatik (hirurogei urte baino gehiago) pentsiodun diren pertsonek, baldin eta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan beren kabuz baliatzeko gauza badira.

Hainbat destino daude aukeran:

  • Penintsulako kostaldea: Andaluzia, Katalunia, Murtzia eta Valentziako Erkidegoa
  • Uharteetako kostaldea: Balear Uharteak eta Kanariak
  • Ihes-turismoa: zirkuitu kulturalak (6 egun), natura-turismoa (5 egun), probintzia-hiriburuak (4 egun) eta Ceuta edo Melilla (5 egun).

Izen-ematea Udalaren prebentzio zerbitzuan (Myriam) egin daiteke astelehen, astearte eta ostiraletan, edo zuzenean Imsersoren webgunean: página web del Imserso