Vasco-Navarro Trenbidea Aretxabaletatik
2025/11/12
Vasco-Navarro trenbideak Lizarra eta Bergara lotzen zituen. 1967an gin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea da; Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu.
Aretxabaleta da trenbide honen aztarnarik gorde ez duen Debagoieneko herri bakarra. Trenbidea gure herritik pasatzen dela gogoratzeko, atril oroigarri bat jarri da geltokia zegoen gunean. Atril honetan jasotzen den informazioa Aitor Antxia atxabaltarrak prestatu du
Ekintza hau Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak kudeatu du Aretxabaletako Udalekin batera.
