Urkulun egindako hobekuntzek aurrera jarraitzen dute

2026/04/22
Azken hilabeteetan hobekuntza garrantzitsuak egin dira Urkulu urtegiaren inguruan, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko helburuarekin.

Urkulu urtegia inguruneak balio berezia du; bertan bizi diren atxabaltarrez gain, Aretxabaletako biztanleen eta eskualdeko bisitarien topaleku eta atseden-gune garrantzitsua da. Egunero doaz bertara oinez ibiltzera, bizikletan ibiltzera edo naturaz gozatzera, adin eta profil guztietako pertsonak. Inguru hori ere 3. sektorerako oso garrantzitsua da eta bertan garatzen diren ekintza guztiak uztatzea eta garatu ahal izatea garrantzitsua da. Ingurunearen mantentze ona ez da soilik erosotasun-kontua, baizik eta bertan lan egiten duten eta bertara iristen den edozein pertsonarentzako irisgarritasun eta segurtasun bermea ere bada.

Lehenik eta behin, Banuetxetik igotzen den bidegorriko lurra txukundu da.

Bestalde, Urkuluko urtegia inguratzen zuten zenbait hesi egoera txarrean zeudenez, kendu egin dira. Hesiak kentzeak bideak zabaltzea eta segurtasuna handitzea ahalbidetu du.

Aldi berean, piknik mahaiak berritu dira, eta paseoan zehar dauden banku batzuk ere txukundu egin dira. Era berean, zenbait hesi konpondu dira.

Hobekuntzek aurrera jarraituko dute. Hurrengo fase batean, Urkuluko bidea garbitu egingo da, bazterrak txukundu eta arekak garbituz. Horrez gain, seinaletika berrituko da: lurrean margotuta dauden marka batzuk ezabatu eta seinale berriak jarriko dira. Helburua da Urkulu urtegiaren inguruko ibilbide osoan elkarbizitzarako gune egokia sortzea.

Bestalde, Azatzako zubia jada konponduta dago eta erabiltzaileentzat erabilgarri dago. Hainbat hilabeteko obren atzerapena dela eta, badago jadanik zabalik.

Azkenik, Otala Zelaitik behera doan bidea ere aurten konponduko da, eta beste hainbat ekintza ere burutuko dira.

Garatutako hobekuntza guztien inbertsioa 126.785 eurokoa izan da, BEZa barne 153.409,85 eurokoa.