Udarako aldi baterako egonaldiak egoitzetan

2015/04/27
Urtero bezala, udarako aldi baterako egoitza egonaldietarako eskaerak jasoko dira gizarte zerbitzuetako bulegoan.

Pertsona batek 2015eko udan aldi baterako egonaldia egiteko interesa izanez gero, kontuan izan eskabideak onartzeko epeak errespetatu behar direla, eta epe horiek desberdinak direla uztailerako, abuzturako eta irailerako.

Eskaera guztiak gizarte zerbitzuetan jasoko dira, eta izena emateko azken egunak honakoak dira:

Uztailerako egonaldiak: maiatzak 15

Abuzturako egonaldiak: maiatzak 29

Irailerako egonaldiak: ekainak 12