Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetarako izen-ematea zabalik

2026/03/11
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen dituen Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programetarako izen-ematea zabalik dago.

UDALEKUAK

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat (2009 eta 2019 artean jaiotakoentzat) antolatutako udalekuak dira. Zazpi eguneko txandetan egiten dira, eta hainbat lekutan izaten dira: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa, besteak beste.

  • Izen-ematea: martxoaren 6tik 20ra
  • Eskaerak: banaka edo gehienez 3 laguneko taldeetan
  • Zozketa: martxoaren 26an

Izen-emateko bideak:

  • Internet bidez
  • Aretxabaletako Udaleko Gazteria Zerbitzua (09:00–15:00)
  • Telefonoa: 943 71 18 62
  • Emaila: gazteria@aretxabaleta.eus

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako opor programa da (2006 eta 2009 artean jaiotakoentzat). Programak hainbat jarduera eta helmuga eskaintzen ditu, besteak beste: Zarautz (surf), Hondarribia (antzerkia), Araba (Gazte-Rock), Baztan (udaleku ibiltariak), Doneztebe, Piles (Valentzia) edo Calnegre (Murtzia). Egonaldiak 7, 10, 11 edo 12 egunekoak izan daitezke.

  • Izen-ematea: martxoaren 20ra arte

Izen-emateko bideak:

  • Internet bidez
  • Aretxabaletako Udaleko Gazteria Zerbitzua (09:00–15:00)
  • Telefonoa: 943 71 18 62
  • Emaila: gazteria@aretxabaleta.eus