Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu da
300 plaza eskainiko dira 4 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan euskaraz eta aisialdiaz ekintzen bitartez gozatzeko.
Hona hemen udaleku irekietako eskaintza:
- Datak: ekainaren 30etik uztailaren 18a arte.
- Nori zuzenduta: 2013-2021 urte bitartean jaiotako haurrei.
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, ostegunetan, 9:00etatik-17:00etara
- Prezioa: 95 euro. 3. haurra doan
Izen-ematea online: Gaurtik (maitzaren 14a) maiatzaren 26ra arte. Ume bakoitzeko formulario bat bete beharko da.
Izen-ematea bulegoan: edozein zalantza izanez gero deitu edo gerturatu ondoko helbidetara.
- Telefono zenbakia: 747 421 869
- Loramendi euskara elkartea: Durana Kalea 11
- Goizez: 11:00-13:00
- Emaila: loratu@loramendielkartea.eus
HOBARIAK: udalekuetan izena emateko hobaria eskatu ahalko dute ezaugarri hauek betetzen dituzten familiek.
Bazkidetza-unitatea osatzen duten lagunak |
Hobaria | Hobaria | Hobaria | Hobaria |
90% | 70% | 40% | 20% | |
1 | <15.000 | 15.000-17.000 | ||
2 | <20.000 | 20.001-23.000 | ||
3 | <23.000 | 23.001-26.000 | 26.001-30.000 | |
4 | <24.500 | 24.501-28.000 | 28.001-32.000 | |
5 | <26.000 | 26.001-35.000 | 35.001-50.000 | 50.001-80.000 |
6 | <28.000 | 28.001-50.000 | 50.001-75.000 | 75.001-90.000 |
GARRANTZITSUA: Hobariak udalean eskatu beharko dira, izen ematea egin ostean eta maiatzaren 27a baino lehen. Eskaerarekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria
- Errenta aitorpena, familiako kide guztiena.
- Gizarte Segurantzan egunean dagoela dioen ziurtagiria
- Ogasunarekin egunean dagoen ziurtagiria.