Udalak herritarrei deitzen die ortu komunitarioen proiektua elkarrekin diseinatzeko

2026/07/09
Bilera irekia izango da uztailaren 16an, ostegunean, 17:00etan, Karmele Igartua aretoan

Udalak ortu komunitarioak sortzeko asmoa du, horretarako erosi berri duen partzela batean. Ekimenaren helburua ez da soilik ortu-lursailak eskaintzea: proiektuak ikuspegi zabala izango du, eta denboran zehar, ortuaz gain, beste elementu batzuk ere batu ahal izango dira, biodibertsitate aberatseko gune komunitario bilakatzeko.

Zenbat partzela sortuko diren eta horien kudeaketa nola antolatuko den erabakitzeko, Udalak herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jotzen du. Hori dela eta, lehen urrats gisa, hausnarketa eta eztabaida partekatua sustatuko dituen bilera irekia antolatu du.

Zer landuko da bileran

  • Beste herri batzuetan garatutako ortu komunitarioen esperientziak ezagutaraziko dira.
  • Herritarren ekarpenak eta parte hartzeko interesa jasoko dira, proiektua horren arabera bideratzeko.

Bileran jasotako ekarpenak proiektuaren diseinuaren parte izango dira, eta zenbat partzela egingo diren edo zer beste elementu txertatuko diren ere kontutan izango da.

Proiektua irailaren amaieran ixtea da asmoa, eta ortuak datorren udaberrirako martxan jartzea.

Non eta noiz

  • Eguna: ostegunean, uztailak 16
  • Ordua: 17:00etan
  • Lekua: Karmele Igartua aretoa

Udalak gonbidapena luzatu die gaiarekiko interesa duten herritar eta eragile guztiei, bilerara gerturatu eta beren ekarpenak partekatzeko.