Udalak Donostian gertatutako indarkeria matxistak eragindako erasoa irmotasunez gaitzesten du

2020/11/25

Aretxabaletako Udalak irmotasunez gaitzesten du atzo, Donostian, indarkeria matxistak eragindako erasoa. Hori guztia dela eta, Udalak elkartasuna adierazi nahi dio emakumeari, bai eta bere hurbilekoei.

Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Udalak gogora ekarri nahi ditu indarkeria matxistaren ondorioz erailak izan diren pertsonak. Zehazki, indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 106 emakume eta 11 adingabe eraili ditu. 

Gaitzespena adierazteko, Udalak gaur, azaroak 25, 19:00etan Herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela adierazten du. 

Erasorik ez, erantzunik gabe!