Udal liburutegiak marrazki lehiaketaz diseinatutako "Irakur puntua 2020" eta "Neguko Gida 2020" kaleratu ditu

2019/12/19

 

Udal liburutegiak Iban Urreta pintura irakaslearekin batera 2020ko irakur punturako marrazki lehiaketa egin du. Marrazki irabazlearen egilea Oxel Etxabe izan da.

Irabazlearen marrazkia, etxe guztietara banatuko den 2020 irakur puntuan agertuko da. Marrazkiaz gain, 2020an liburutegiak izango duen egutegia eta ordutegia ere azaltzen dira.

Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak Arkupeko harreran daude ikusgai urtarrila arte.

Irakur puntua 2020

Bestalde, Neguko Gida ere kaleratu da. Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean eginiko gida da eta bertan adin desberdinei zuzendutako liburuez gain filmak eta musika ere gomendatzen dira.

Neguko gida 2020

Azkenik, egun hauetako liburutegiko ordutegia ohiko izango dela gogorarazten da: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Zapatuetan goizez bakarrik: 10:00-13:00. Itxita egongo da honako egun hauetan: 24, 25, 31 eta urtarrilak 1.