Udaero aisialdi programan izena emateko epea zabalik dago

2021/06/03
Gaztetxoek hainbat ekintza izango dituzte eskura uztailean zehar.

DBH1 eta DBH4ko ikasleei ( 12-16 urte)  zuzendutako ekintzek osatzen dute UDAERO kanpaina.

Uztaileko oporraldirako programa hau urtero, gaztelekura gerturatzen diren  nerabeekin batera diseinatzen da. Aurtengo urterako, orotara 6 ekintza antolatu dira. Nerabe bakoitzak eta nahi duen ekintzetara izen emateko aukera izango du, hau da, ekintza bakarrera, bi edo denetara. 

Egitasmo hau beste urte batzuetan Eskoriatzako gaztelekuarekin batera antolatu ohi da, baina aurten COVID-19a dela-eta, herri bakoitzak bere eskaintza antolatuko du, ekintza bakoitzak aforo mugatu bat duelako. 

Hona hemen eskaintza DBH1 eta DBH2koei zuzendutako eskaintza

  • Uztailak 5: Jolas eta parrillada gaztelekuan.
  • Uztailak 6: Surf ikastaroa Zarautzen. 15€
  • Uztailak 9: Bizikletan Usakora.
  • Uztailak 13: Paint ball Landan. 15€
  • Uztailak 15-16: Alabitxara lotara. 5€

DBH3-DBH4ko ikasleei zuzendutako eskaintza:

  1. Uztailak 20: ekintza berezia. 15€
  2. Uztailak 22-23: Alabitxara lotara. 4€

 

Izena emateko epea: ekainaren 20ra arte dago zabalik.

Izena emateko: gaztelekuan edo 688 843 821 telefonoan