UDAERO 2019. 13 eta17 urte bitarteko nerabeentzat udako eskaintza

2019/06/18

 

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da Udaero.

12/13-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Egitasmoa 2 zatitan banatuta dago eta gazte udalekuetan bakarrik, gaztekonkisean bakarrik edo bietan eman daiteke izena. Azken hilabetean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetan ze ekintza egin pentsatzen jardun ondoren ondoko programa osatu dute:

Gazte udalekuak: uztailaren 4,5,8,10,12
Prezioa: 40 euro

  • Uztailak 4: Usakoria arratsaldez bizikletan
  • Uztailak 5: Surf ikastaroa eta egun pasa Zarautzen
  • Uztailak 8: Urkulun ginkana
  • Uztailak 10: Hockey partida erraldoia eta parrillada Eskoriatzan
  • Uztailak 12: Inguru abentura Garaionen

Gaztekonkis: 3 egunetako irteera mendira Uztailaren 16-19
Prezioa: 20 euro
Izena ematea: ekainaren 23a arte egongo da zabalik, gaztelekuetan. Plaza mugatuak daude
Informazioa: gaztelekuetan edo gazteria zerbitzuetan Aretxabaleta: 943711862 Eskoriatza 943714688 edo Txatxilipurdi 943795446