Udaero 2018rako izena ematea zabalik dago

2018/05/31

Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarrekin antolatzen duten udako aisialdi eskaintza da Udaero. 12/13-17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Egitasmoa 2 zatitan banatuta dago eta gazte udalekuetan bakarrik, gaztekonkisean bakarrik edo bietan eman daiteke izena. Azken hilabetean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetan ze ekintza egin pentsatzen jardun ondoren ondoko programa osatu dute:

Gazte udalekuak: uztailaren 2,3,4,5,6

  • Prezioa: 40 euro

Uztailak 2: Mutrikura egun pasa. Snorkell Mutrikuko igerileku naturalean.

Uztailak 3: Garaioko Tourra bizikletan

Uztailak 4: Izarrak ikusteko mendi irteera

Uztailak 5: Usakora irteera

Uztailak 6: Urdaibaira egun pasa, kayakean ibiltzera.

Gaztekonkis:ihesbidearen ituna. Uztailaren 10etik 13ra

  • Prezioa: 20 euro

Bailarako mendietan zehar 4 egunetako ibilaldia. Motxila eta lo zakua hartu eta 4 egunez hamaika abentura froga biziko dituzte.

Izena ematea: ekainaren 24a arte egongo da zabalik, gaztelekuetan. Plaza mugatuak daude.

Informazioa: gaztelekuetan edo gazteria zerbitzuetan

  • Aretxabaleta: 943711862
  • Eskoriatza 943714688
  • Txatxilipurdi 943795446