Udaero 2012 egitaraua martxan dago

2012/06/18
Udaero Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuetako uztaileko programa da, 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzendutakoa.

Hona hemen egitaraua:

  • Uztailak 4, abentura irteera. Zuhaitzeta abentura parkera. Prezioa: 15 euro
  • Uztailak 5, Landara irteera: ur-jolasak egingo dira. Prezioa: 2 euro
  • Uztailak 9, surfa Zarautzen. Prezioa: 15 euro
  • Uztailak 11-12, mendira lotara. Konkis lehiaketa egingo da. Prezioa: 4 euro
  • Uztailak 16,17,18, kostako kanpin batera irteera. Prezioa: 30 euro
  • Uztailak 20, amaiera jaia. Kontzertua eta futbito txapelketa gauez. Prezioa: 2 euro.


Ekintza guztietarako edo ekintza bakoitzerako eman daiteke izena, bakoitzak nahi duen bezala.

Izena emateko, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteria zerbitzuan edota Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuetan.

Azken eguna: ekainak 30.

Ikusi esku orria.