Udaberriko oporraldietarako ekintza bereziak Gaztelekuan

2024/03/07

Urtero bezala aurten ere Aste Santuko oporretako lehen egunetan Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean hainbat ekintza antolatu dituzte.  Eskaintza 12-17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago eta ekintzak egun batean Aretxabaletan eta bestean Eskoriatzan eramango dira aurrera.

Hona hemen egitarauaren gaineko informazio gehiago:

MARTXOAK 25, ASTELEHENA, ARETXABALETAN: 11:00-18:30

  • 11:00: FUTBOLIN, BOLEIBOL, BOLO ETA SASKI TXAPELKETA
  • 14:30: GAZTELEKUAN BAZKARIA
  • 16:00: BINGO MUSIKATUA
  • 17:00: KONTZERTU AKUSTIKOA

MARTXOAK 26, ASTEARTEA, ESKORIATZAN: 11:00-18:30

  • 11:00: OSAGAIAK LORTZEKO ERRONKAK
  • 11:45: GAZTETXEF LEHIAKETA
  • 14:00: BAZKARIA
  • 16:00: JOLASAK GAZTELEKUAN

Egun baterako edo bietarako eman daiteke izena. Izen ematea martxoaren 1etik 17ra egongo da zabalik gaztelekuetan.

Irabazleentzat sari desberdinak egongo dira, salting-erako sarrerak, scape room sarrerak,   edo afari bat. Prezioa: 5€ izango da 2 egunetarako.