Udaberriko haur parkerako begiraleak behar dira

2022/03/10

2021eko Gabonetako Parkea bertan behera geratu ostean, apirilaren 11an eta 12an ospatuko da Ibarra kiroldegian.

3-12 urteko haurrei zuzenduta dago parkea eta eskulan, puzgarri, wii-az gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek.

Ordutegia: goizez 11:00-13:00etara, eta arratsaldez 17:00-20:00etara. Horretarako, begirale bila gabiltza. Hain zuzen, 13 begirale behar ditugu. Kurrikulumak utzi Aretxabaletako udaletxean edo bidali gazteria@aretxabaleta.eus helbidera.

Azken eguna: martxoak 25.

Hona hemen parkean begirale izateko baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea
  • Euskaraz ondo jakitea

Baloratuko da:

  • 1.- Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia dutenak.
  • 2.- Monitore titulua: 5 puntu.
  • 3.- Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • 4.- Aretxabaletako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • 5.- Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • 6.- EGA: 1 puntu.

Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dute.