Uda ondorengo adierazpen instituzionala

2025/09/18

Opor aurretik esan bezala, berdintasunaren aldeko lanketarekin jarraitu dugu udan ere: jai batzordeekin elkarlanean aritu gara protokoloak lantzeko, gune morea jarri dugu jaietan... Eskerrak eman nahi dizkizuegu jai batzordeei eta protokoloen sorkuntzan parte hartu duzuen norbanakoei; zuen lana ezinbestekoa da Aretxabaleta berdinzaleago bat sortzeko.

Indarkeria matxistari aurre egiteko erramintak sortu eta baliabideak eskaini ditugu, eta azken urteetan aurrera pausoak eman ditugun arren, asko dago egiteko oraindik. Horren adibide garbia da Andramai hauetan eman diren eraso matxistak.

Aretxabaletako Udalak irmoki gaitzesten ditu herrian eman diren eraso matxistak. Horiek ez dira ekintza soilak, jendartean errotuta dagoen arazo estruktural bat da, adierazpen ezberdinak dituena. Honen harira, beste behin, udalak honako konpromisoak hartzen ditu:

  • Jai eredu berdinzaleagoak sustatzea
  • Protokoloak sortu eta aplikatzea
  • Herriko eragileekin elkarlanean jardutea
  • Babes-guneak sortzea

Erasorik ez, erantzunik gabe!