Uda honetan hainbat hobekuntza gauzatu dira eraikin batzuetan

2025/09/04

Uda honetan zehar hainbat hobekuntza gauzatu ditu Udalak herritarren herritarren beharrei erantzuteko helburuarekin.

Lehenik eta behin, Euskaltegian esku hartze garrantzitsua egin da; bertako lurzorua berritu da, ikasleei espacio erosoago bat bermatuz.

Bestetik, Ibarra futbol zelaiko aldageletan konponketak egin dira. Zehazki, aldageletako zorua berritu da eta dutxen emaria hobetzeko interbentzioa egin da.

Horrez gain, Leixargarateko txabolan ere berritze lanak egin dira uda honetan. Udalak UDA-Murrukixo elkarteari dirulaguntza bat eman dio. Berritze hauekin, txabolak zituen hainbat hutsune hobetu dira, besteak beste, txabola atzeko paretako kanalizazioa hobetu da.