Txapeltxin eguna otsailaren 7an ospatuko da

2026/01/29

Datorren otsailaren 7an, Txapeltxin Eguna ospatuko da herrian, egun osoko egitarau zabal eta anitzarekin. Jarduerak adin guztietako herritarrei zuzenduta egongo dira, eta festa giroan kulturaz, musikaz eta herri-jardueraz gozatzeko aukera eskainiko dute.

Ekitaldiak 11:30ean hasiko dira eta egunean zehar hainbat jarduera egingo dira, besteak beste: erraldoi eta buruhandien irteera, umeentzako eta familientzako ekintzak, txapelketak, kale animazioa, dantzaldiak eta erromeria. Egunari amaiera emateko, gauean bola txapelketa egingo da.

Aurtengo edizioan, berrikuntza gisa, Karnabalen Lagunek bideoklip eta abesti berezi bat sortu dute Txapeltxin Eguna sustatzeko eta herritarrak parte hartzera animatzeko. 

Bideoklipa esteka honetan ikus daiteke: Txin Afrika

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu Txapeltxin Eguneko ekitaldietan parte hartzera eta jai egun honetaz elkarrekin gozatzera.