TREBA programa Aretxabaletan: nerabe eta gurasoentzako saioak udazken honetan
TREBAkuntza ekimenak hiru norabidetan banatzen dira: TREBA gurasoak, TREBA nerabeak eta TREBA gazteak. Udazken honetan, Aretxabaletan hiru hitzordu egingo dira: bi nerabeei zuzenduta eta bat gurasoei.
Kuadrilen arteko saltsak, tailerra
- Hizlaria: Beñat Benitez (psikologoa)
- Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko nerabeak
- Eguna: urriak 14, 18:00etan
- Lekua: Atxagazte gaztelekuan
- Hizkuntza: euskaraz
- Izen-ematea: gazteria@aretxabaleta.eus helbidean edo Gaztelekuan
- Izena emateko azken eguna: urriak 12
- Plazak: gutxienez 10, gehienez 20
Helburua da nerabeen harremantzeko moduei buruzko hausnarketa egiteko espazio seguru eta horizontal bat sortzea, kuadrila ardatz hartuta. Saioan, parte-hartze metodologiak erabiliko dira, topagune osasungarri eta parte-hartzaile bat sustatzeko.
Emozioak ezagutzen
- Hizlariak: Carol Palacio, Leire Urra eta Aitziber Eguskiza (psikologoak)
- Hartzaileak: 12-16 urte bitarteko nerabeak
- Eguna: azaroak 5, 18:00etan
- Lekua: Atxagazte gaztelekuan
- Hizkuntza: euskaraz
- Izen-ematea: gazteria@aretxabaleta.eus helbidean edo Gaztelekuan
- Izena emateko azken eguna: urriak 31
- Plazak: gutxienez 10, gehienez 20
Tailer honetan osasun mentaleko ohitura osasungarriak landuko dira, arrisku-faktoreen prebentzioan eta babes-faktoreen garapenean oinarrituta. Nerabeek kontzientzia emozionala garatuko dute, emozioak ulertzeko eta modu seguru batean adierazteko aukera izango dute, marrazki-teknika artistikoetan oinarritutako dinamikak erabiliz.
Osasun mentala eta nerabeak
- Hizlaria: Estibaliz Ansoategi
- Hartzaileak: gurasoak
- Eguna: urriak 15, 18:00etan
- Lekua: Arkupe Kultur Etxean
- Hizkuntza: euskaraz
- Izen-ematea: gazteria@aretxabaleta.eus helbidean
- Izena emateko azken eguna: urriak 14
Saio honetan, gurasoek seme-alaben osasun mentala ulertzeko eta babesteko gakoak jasoko dituzte. Antsietatea, gatazkak edo jazarpen-egoerak bezalako egoerak detektatzeko eta hauei aurre egiteko estrategiak landuko dira. Helburua da familiei tresnak eskaintzea nerabeak babesteko eta haien ongizate fisiko zein mentala bermatzeko.
Izen-ematea irekita
Ekimen guztietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, eta plazak mugatuak dira. Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko: gazteria@aretxabaleta.eus edo Aretxabaletako Gaztelekuan.