Santakurtzeko bidegorriaren lanak hasi dira

2020/04/14

Aretxabaletako A eremuko bidegorriaren lanak gaur hasi dira. Santakurtz eta Basabe kaleen arteko bidegurutzetik hasita, Sarasate kaleraino zabalduko dira.

Lehehengo lanak frontoi eta ikastola ondoko tarteetan egingo dira. Autoek eta oinezkoek pasa ahal izateko tarteak utziko dituzte. Aparkalekuei dagokienez, lanek irauten duten bitartean ezin da aparkatu 21. zenbaki ondoko aparkalekuetan, ezta frontoi ondoan daudenetan ere.

Gauzatze-epea: 11 aste