Santakurtz kalea ibilgailuentzako itxita egongo da astelehenetik aurrera

2020/05/29

Santakurtz kalea ibilgailuentzat itxita egongo da datorren astelehenetik ekainaren 5era arte (ostirala). Bidegorriaren obrak direla eta, Santakurtz 22. zenbakiaren eta Kurtzebarri eskolako eraikinaren amaieraren artean asfaltatze lanak egingo dira. Azbeko biribilgunetik gertu eta Santakurtz kaleko 15-17 zenbakien parean ere pintura lanak egingo dituzte.

22, 24, 25 eta 27 zenbakietako garaje komunitarioetara sartu ahal izango da. Egun horietan gainerako ibilgailuek ordezko bideak erabili beharko dituzte.