Prebentzioa eta komunitatearen inplikazioa oinarri hartuta, zahartzeari ikuspegi publiko-komunitario batetik heltzeko urratsak ematen ari da Udala
2025/10/30
Aretxabaletako Udala zaintza ekosistema diseinatzen hasia da, zahartze prozesuei ikuspegi integratu, prebentibo eta komunitario batetik heltzeko asmoz. Zaintza gaur egungo gizarte erronka nagusietako bat da, eta beharrezkoa da beste era batera antolatzea, eredu publiko-komunitario baten bidez.
Hiru zutabe nagusi:
- Prebentzio-sarea eta komunitatearen inplikazioa: elkarrekintza eta dinamika berriak sortzea, zahartze aktiboa bultzatzeko.
- Eguneko arreta zerbitzua indartzea: zahartzearen prozesuan gertuko akonpainamendua eta jarraipena bermatzea.
- Zaintzaileen zaintza: lanbidea duintzeko eta zaintzaileen ongizatea bermatzeko formakuntza eta aholkularitza sustatzea.
Zaintzaren inguruko hitzaldi zikloa: azaroan eta abenduan
Zaintza ekosistema berriaren lanketaren harira, Udalak azaroan eta abenduan zehar hitzaldi sorta bat antolatu du. Helburua da hausnarketa sustatzea, ezagutza partekatzea eta komunitatearen inplikazioa indartzea.
AZAROKO HITZALDIAK
- Azaroak 4 – “Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat” Iñaki Peña Bandres, mediku internista eta zainketa aringarrietan aditua.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan — Euskaraz, bapateko itzulpen zerbitzuarekin. - Azaroak 11 – “Zaintzaren hariak” Felix Arrieta Frutos, politologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan. Euskaraz, bapateko itzulpen zerbitzuarekin. - Azaroak 18 – “Pentsatu, hausnartu...” Teresa Conde eta Karmele Uribarri.
Bizitzaren amaieran hartu beharreko erabakiei buruzko hausnarketa saioa.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan. Gazteleraz
ABENDUKO HITZALDIAK
- Abenduak 2 – “Soledades: Conocerlas para actuar” Andre Pozo, ikertzailea. Bakardadearen fenomenoan sakonduko du, eta aurre egiteko estrategiak aurkeztuko ditu: sentsibilizazioa, identifikazioa, prebentzioa eta esku-hartzea.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan. Gazteleraz. - Abenduak 9 – “Gabonak eta dolu prozesua” Eider Otsoaren eskutik. Doluan dauden familiei Gabonen garaian hutsuneari aurre egiteko gomendioak eskainiko dizkie.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan. Euskaraz, bapateko itzulpen zerbitzuarekin. - Abenduak 16 – “Adineko pertsonentzako elikadura osasungarri baterako jarraibideak” Garazi Abasolo, nutrizionistaren eskutik. Zahartzean elikadura osasuntsuaren garrantziaz eta praktika egokiez jardungo du.
Karmele Igartua aretoa, 18:00etan. Euskaraz, bapateko itzulpen zerbitzuarekin.
