POBA proiektuak doako jardueren agenda oso bat jarriko du abian Aretxabaletan 70 urtetik gorakoentzat

2026/10/02
Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ADINBERRI Fundazioak eta Aretxabaletako Udalak bultzatutako ekimenak ariketa fisikoa, memoria, emozioak eta elikadura landuko ditu 2026-2027 ikasturtean

Aretxabaletako 70 urtetik gorako pertsonek doako jardueren agenda oso bat izango dute ikasturte honetan. POBA proiektuaren barruan antolatu da, eta udalerriko adinekoen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Agendak eremu fisikoko, kognitiboko, emozionaleko eta nutrizionaleko ekimenak biltzen ditu.

Jarduera guztiak Karmele Igartua Aretoan (komentu ohia) egingo dira. Ariketa fisikoko jarduerak ATHLON enpresako profesionalek zuzenduko dituzte, belaunaldien arteko ekintzak ALE (Aretxabaletako Lanbide Eskola) eta Arizmendi Lanbide Heziketak bultzatuko dituzte, eta Osasun eta Ongizate Tailerrak OSARTEN Kooperatiba elkarteak zuzenduko ditu.

Ariketa fisikoa

Gimnasia seniorra asteazkenetan izango da, 10:00etatik 11:00etara, urritik ekainera (urriaren 7an hasita eta ekainaren 30ean amaituta). Izena eman behar da Gizarte Zerbitzuetan edo Basotxon, eta gehienez 25 pertsonak har dezakete parte.

Gimnasia egokitua (KOI: Koordinazioa-Oreka-Indarra) egun berean izango da, 11:00etatik 12:00etara, eta egutegia gimnasia seniorrarena bera da. Ariketa leunak eta egokituak dira, adineko pertsonen koordinazioa, oreka eta indarra sustatzeko. Aulkian edo laguntza-elementuekin egiten dira, jarduera fisikoaren zientzietako profesionalek zuzenduta, eta mugikortasun-arazoak dituztenentzat bereziki pentsatuta daude. Izen-ematea Gizarte Zerbitzuetan egin behar da, eta edukiera 25 pertsonakoa da gehienez.

Ibilbide osasungarria hilabeteko lehen asteartean izango da, 9:30etik 11:30era, Karmele Igartua Aretotik abiatuta. Helburua zahartze aktiboa sustatzea da, sozializatzeko eta ohitura osasungarriak hartzeko. Ibilaldiak parte-hartzaileen ezaugarrietara egokituko dira, eta, animatzen den jendearen profilaren arabera, bi talde eta ibilbide desberdin egingo dira. Datak: urriaren 6a, azaroaren 3a, abenduaren 1a, otsailaren 2a, martxoaren 2a, apirilaren 6a, maiatzaren 4a eta ekainaren 1a. Ez da aurrez izena eman behar.

Etxez etxeko jarduera fisiko zerbitzua osteguneko goizetan eskainiko da, etxetik irten ezin diren pertsonentzat. Informazioa eta izen-ematea Osasun Zentroko erizainengan edo Gizarte Zerbitzuetan.

Hitzaldiak eta tailerrak

ALE eta Arizmendi erakundeekin elkarlanean, ostegun alternatuetan, 10:00etatik 11:00etara, intereseko hainbat tailer eta hitzaldi emango dira, belaunaldien arteko harremana lantzeko. Ez da aurrez izena eman behar. Programa:

  • Urriaren 29a: "Memoria eta arreta landu dezagun"
  • Azaroaren 12a: "Indar entrenamendua, gorputza lantzea baino gehiago"
  • Azaroaren 26a: "Jolas dezagun ilobekin"
  • Abenduaren 10a: "Erorketak saihestu ditzagun"
  • Urtarrilaren 14a: "Mobilizazioak eta lekualdatzeak"
  • Urtarrilaren 28a: "Zunba, sasoia mantentzeko modu bat"
  • Otsailaren 11: "Gerizpearekin boxeoan"
  • Otsailaren 25: "Zer izan behar dugu botikin batean?"
  • Martxoaren 11: "Lehen sorospenak"
  • Apirilaren 15: "Informatika"
  • Maiatzaren 13: "Gorputza buruarekin konekta dezagun, jolasean…"
  • Maiatzaren 27: "Sukaldatu dezagun segurtasunez"

Osasun eta ongizate tailerrak

Hiru modulu antolatu dira: azaroan, urtarrila-otsailean eta apirila-maiatzean. Metodologia teoriko-praktikoa da, eta ohitura osasungarriei, prebentzioari, autozaintzari eta esperientzien trukeari buruzko ezagutzak transmititzea du helburu. Modulu bakoitzak herritar guztiei irekitako hitzaldi bat (asteartean, 18:00etatik 19:30era) eta izena eman duten pertsonentzako hiru saioko tailer bat (astelehenean, 10:00etatik 11:30era) ditu.

  1. "Indartu zure gorputza, babestu zure defentsak: hezur-osasuna eta sistema immunea orekan". Hitzaldia: azaroaren 3a. Tailerra: azaroaren 16, 23 eta 30.
  2. "Bizi-erritmoa: bihotz-osasuna eraldatzen duten ohiturak". Hitzaldia: urtarrilaren 26a. Tailerra: otsailaren 1, 8 eta 15.
  3. "Kudeaketa emozionala eta loaren kalitatea. Oreka berreskuratzeko tandema". Hitzaldia: apirilaren 27a. Tailerra: maiatzaren 10, 17 eta 24.

Tailerretan izena eman behar da Osasun Zentroko erizainengan edo Gizarte Zerbitzuetan, eta gehienez 15 pertsona izango dira.

Horrez gain, erorketen tailerra eta Nordic walking tailerra ere egingo dira. Datak eta xehetasunak dagokionean zehaztuko dira, eta jarduera bakoitzaren informazio espezifikoa eta publizitatea ere orduan zabalduko dira.

Informazio gehiago: Gizarte Zerbitzuetan, osasun-zentroko erizaintzan, 943 71 18 62 telefonoan (24. luzapena) edo amendia@aretxabaleta.eus helbide elektronikoan.