Paintball-az gozatzeko aukera izango dute larunbatean nerabeek

2021/09/22

Nerabeek paintball-az gozatzeko aukera izango dute datorren larunbatean. Ekintza hau Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek elkarlanean bultzatu duten Bixi programaren barruan kokatzen da. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen artean aisialdi osasungarria sustatzea du helburu.

Irailaren 25eko ekintza San Migel Kulturala egitarauaren eskutik antolatu dute. Ibarra berdegunean elkartuko dira gaztetxoak (16:30etik aurrera). Izen-ematea taldeka (gehienez zortzi kide) edo banaka egin ahal izango da.