Ostegun bidaiariak 2015 martxan

2015/05/27
Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoz sortu zen Ostegun Bidaiariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik. Ekainaren 4an hasiko da Ostegun Bidaiariak lehiaketaren hirugarren edizioa. Aretxabaletako Udalak antolatu du lehiaketa. Lau astetan, ostegunero Aretxabaletako taberna ezberdinetan eskainiko dira bidaia ezberdinen diaporamak. Hona hemen:

Ekainak 4; Haizea Tabernan: 21:30etan

Andaluziatik Zeelanda Berrira: Zigor Lasagabaster eta Maria Caro

Ekainak 11: Orly tabernan: 21:30etan

Hego Amerika eta Asia. Mirari Arando eta Koldo Balantzategi

Ekainak 18: Dagda tabernan 21:30etan

Hiru Urte, Hiru kontinente. Haritz Lazkano

Ekainak 25: Urbaltz taberna: 21:30etan

Thailandia Barnerantz. Joseba Gailondo