Bero handiko egunetarako gomendioak
Beroak ez digu guztioi berdin eragiten. Arreta berezia eskatzen dute talde zaurgarriek: adineko pertsonek, haurrek, haurdun dauden emakumeek eta gaixotasun kronikoak dituztenek.
Aire zabalean eta ariketa fisikoa egitean
-
Bero-abisurik edo alertarik badago, ez egin kirolik edo jarduera fisiko gogorrik kanpoan.
-
Saihestu eguzkitan jartzea eta ariketa egitea eguerdi partean edota jan ondoren. Aprobetxatu goizeko lehen orduak edo arratsaldeko azkenekoak.
-
Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babeslea eman.
-
Erabili arropa arina, zabala eta transpiragarria.
Barrualdean (Etxean edo lanean)
-
Aprobetxatu bero gutxieneko uneak gelak aireztatzeko eta freskatzeko.
-
Saihestu beroa sortzen duten etxetresna edo aparatuak erabiltzea eguneko ordu beroenetan.
-
Erabili haizagailuak barrualdeak freskatzen laguntzeko, eta freskatu gorputza (bereziki aurpegia eta eskuak).
Desidratazioa saihestu
-
Edan ura maiz, naiz eta egarri zarenik ez sentitu. Jarduera fisikoa eginez gero, hobe gatz mineralak dituzten likidoak edatea.
-
Ez kontsumitu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edaririk. Likidoak galtzea areagotu dezakete.
-
Entsalada, barazki eta fruta gehiago jan. Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.
Sintomak eta larrialdiak
Oso garrantzitsua da gorputzaren seinaleei erreparatzea. Honako sintoma hauek sumatuz gero: karranpak, ahultasuna, nekea, zorabioa, goragalea, ikusmen lausoa edo aldigaitzoa:
-
Gelditu eta hartu atsedena leku fresko batean.
-
Hidratatu eta freskatu zaitez.
-
Sintomek jarraitzen badute, kontsultatu osasun-profesionalekin.
-
Kasu larriagoetan, deitu berehala 112 zenbakira.
