Nerabeen gurasoei zuzendutako Guraso Eskola berria abian jarriko du bigarren urtez Aretxabaletako Udalak
Aretxabaletako Udalak nerabeen gurasoei zuzendutako Guraso Eskola antolatuko du berriro ere 2026/2027 ikasturtean. Ekimen hau iazko ikasturtean jarri zen martxan, herriko nerabeen guraso talde baten eskariari erantzunez, eta lortutako parte-hartze eta balorazio positiboak ikusita, aurten ere eskaintza berritzea erabaki du Udalak.
Guraso Eskolak gurasoei aukera ematen die seme-alaben nerabezaroan sortzen diren kezka, zalantza eta erronkei buruz hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta orientazioa jasotzeko. Helburua da familiei tresnak eskaintzea garai honetan sortzen diren egoerei konfiantzaz aurre egiteko.
Eskolaren dinamizazioa GARAIA enpresaren esku egongo da. GARAIAk urteetako esperientzia du Aretxabaletan haur eta nerabeekin prebentzio eta sentsibilizazio saioak garatzen, eta herriko errealitatea zein familien beharrak gertutik ezagutzen ditu.
Saioak euskaraz izango dira eta Karmele Igartua aretoan egingo dira, asteartetan, 18:15etik 19:45era, ondorengo egunetan:
- Urriak 6
- Azaroak 24
- Abenduak 1
- Urtarrilak 12
- Otsailak 2
- Martxoak 2
- Apirilak 6
- Maiatzak 4
- Ekainak 1
Taldearen kohesioa eta prozesuaren jarraikortasuna bermatzeko, parte-hartzaileei gutxienez sei saiotan parte hartzeko konpromisoa eskatuko zaie.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, interesdunek gazteria@aretxabaleta.eus helbidera idatzi edo 943 711 862 telefonora deitu dezakete.
Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da.
