Nerabeen gurasoei zuzendutako guraso eskola abian jarriko du Aretxabaletako Udalak
Udalak nerabeen guraso talde baten eskariz, gurasoei zuzendutako guraso eskola antolatu du, seme-alaben heziketaren inguruko gogoeta eta elkarrizketa sustatzeko helburuarekin. Saio hauetan gurasoek aukera izango dute bizi dituzten esperientziak partekatzeko, orientazioa jasotzeko eta nerabeen bizitza garai honetan sortzen diren erronkei elkarrekin aurre egiteko tresnak eskuratzeko.
GARAIA enpresa izango da eskolaren dinamizazioaz arduratuko dena. GARAIAk urteak daramazki Aretxabaletan haur eta nerabeekin prebentzio saioak ematen, bertako errealitatea ondo ezagutzen duen enpresa da.
Saioak ondoko datetan emango dira:
Datak:
- Otsailak 3
- Martxoak 2
- Apirilak 14
- Maiatzak 5
- Ekainak 2
Saio guztiak asteartetan izango dira, martxoaren 2koa izan ezik, Arkupe Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00tik 19:30etara.
Parte-hartzaileei lau saiotan parte hartzeko konpromisoa eskatzen zaie, jarraikortasuna eta talde dinamika bermatzeko.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, ondoko emailera idatzi edo ondoko telefonora deitu : gazteria@aretxabaleta.eus 943 711862
Izena emateko azken eguna urtarrilak 30 izango da.
