Nerabeei zuzendutako ‘Pool Party-a’ izango da kiroldegiko igerilekuetan

2023/06/07
‘Bixi’ egitasmoaren eskutik ekintza hau antolatu du Udalak ekainaren 16rako, ikasturteari bukaera emateko

Nerabeei zuzendutako eskaintzaren barruan, eta ikasturteari bukaera emateko, ekainaren 16an Ibarra kiroldegiko igerilekuetan Pool Party-a ospatuko da. Dj Mikeltxi arduratuko da festa girotzeaz, eta puzgarriak ere egongo dira gaztetxoen gozamenerako.

12 eta 16 urte bitartekoek aukera dute ekintza honetan parte hartzeko. 18.30etik 20.30era izango da (sarrera doan).

Asialdiaz modu osasungarrian gozatzeko aukerak eskaintzea helburu duen Bixi programaren baitan antolatu du Udalak ekintza hau.