Neguko azokak hogei bat baserritar, artisau eta merkatari elkartuko ditu

2019/12/11
Gabonetako azoka asteburuan izango da, eta idazleek, ostalariek, UDAk, Hiruatxek eta Kurtzebarri Eskolako ikasleek ere parte hartuko dute.

Neguko azokak bere bosgarren edizioa ospatuko du datorren asteburuan, tokiko produktuak, artisautza eta merkataritza sustatzeko hasierako helburuari eutsiz.

Herriko plazan jarriko duten karparen azpian hogei bat postuk egongo dira. Azokak larunbatean, 10.30etik 14.30era eta 17.00etatik 20.30era zabalduko ditu bere ateak, eta igandean, 10.30etik 14.30era.

 

PARTAIDEAK:

DENDA

IZENA

PRODUKTOA

ARTISAUA: OKILA

Jose Ugarte

Taila

ARTISAUA

Iban Urreta

Pintura

ARTISAUA

Nerea Maskariano

Abalorioak, kaxak…

ARTISAUA

Lara Gonzalez

Bitxigintza…

ARTISAUA

Mari Luz Osorio

Bitxigintza…

ARTISAUA

Lara Garcia

Baberoak, etab.

ARTISAUA

Amaia Otadui

Larrua

ARTISAUA

Izaro Sanchez

Bitxigintza…

BASERRIA: MENDIBITSU

Gorka Lete

Gaztaia

BASERRIA: ETXEZURI

Miren Murgiondo

Gazta, ogia

ORTO EKOLOGIKOA

José Lombide

Barazkiak…

BELAR META

Idoia Elexpuru

Konplementuak

KILOKA

Kristina Hernandez

Artisau produktuak

ORLY

Julen Barandiaran / Igor Eskibel

Taberna

ARTISAUA – ARTISTA: IDAZLEA

Josune Murgoitio

Liburua

ARTISTA: IDAZLEA

Monika Madinabeitia

Liburua

DBH 4 - KURTZEBARRIKO IKASLEAK

Xabier Iriarte (guraso taldeko kidea)

Tonbola (ikasbidaiarako dirua lortzeko)

UDA

Agurtzane Elkoro

Rifak, arropak…

HIRUATX - HARREMAN DENDA

Iñigo Trueba - Nagore Uriarte

 

 

EKITALDI GEHIAGO
Karpa asteazkenera arte, hilak 18, egongo da muntatuta. Azokaz gain, ekintza desberdinak egingo dituzte gainontzeko egunetan. Ostiralean, buzkantzak eta txistorra dastatzeko aukera izango da, UDAren eskutik (18.30etik aurrera). Aretxartek antolatuta, Bixentak taldearen kontzertuak musika giroa jarriko du (19.00).

Astelehenean, hilak 16, Loramendi Euskara Elkarteak Hizkuntza Aniztasun tailerra emango du (9.30), eta arratsaldean –asteazkenean ere- Gu Haziak Gara Elkartearekin joskintza eta kakorratza (gantxilo) tailerra izango da. Asteartean, Leizarra musika eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du (18.00).