Neguko azokan 26 artisau, ekoizle eta merkatari bilduko dira

2020/12/16

. Datorren larunbatean ospatuko da Durana eta Mitarte kaleetan 

. Banakako karpak jarriko dira, eta 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik

Neguko azoka abenduaren 19an ospatuko da eta, beste behin, herriko artisauen, merkataritzaren eta produktuen eskaintzaren erakusleiho izango da.

Azoka egun bakarrean egingo da, eta aurreko urteetan Herriko Plazan jarri zen karpa handiaren ordez, Durana eta Mitarte kaleek banakako karpak jasoko dituzte. Aldaketa honen helburua Covid-19aren segurtasun neurriak betetzea eta postuen arteko distantzia mantentzea da. Karpak merkatariek euren lokalen aurrean aterako dituzten erakusmahaiekin tartekatuko dira.

Artisauek, merkatariek eta ekoizleek parte hartuko dute Gabonetako azokan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak. Eskaintza askotarikoa izango da: larrua, zilarra, pintura, ilerako osagarriak, arropa, gazta, eztia… UDAk eta Zaporeak GKEak ere tokia izango dute abenduaren 19ko ferian.

Egun osoan zehar, gainera, Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak uzteko aukera izango dute haurrek.

Parte-hartzaileak: 

  • Hanka beltz.
  • Kiloka.
  • Belar Meta.
  • Tak.
  • Txilarra.
  • Amaia ume denda.
  • Iban Urreta.
  • Nerea Maskariano.
  • Lara Gonzalez.
  • Amaia Otadui.
  • Izaro Sanchez.
  • Maria Zubillaga.
  • Eloisa Arribas.
  • Ariane Unanue.
  • Almila Shop.
  • Itsaso Aldai.
  • Miriam Carretero.
  • Mari González.
  • Idoia Elexpuru.
  • Lur Pagoaga.
  • Lara Garcia.
  • Mari Luz Osorio.
  • UDA.
  • Zaporeak.