Murchanten gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da bihar

2021/07/07
Aretxabaletako Udalak uztailaren 7an Murchanten egon den emakume baten erailketa matxista gaitzesten du, eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 111 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Ez da ekintza bakar bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du bihar, uztailak 8, 19:00etan Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!